XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai. - Eta ondoren Cartier inspektoreari begiratuz hitz egin zuen: - Cartier, errepikatu ezazu gertatu dena.

Inspektore gaztea, urduri, hitz egiten hasi zen: - Hemen nengoen, besaulki honetan eserita.

Hemendik igongailua eta gorako eskailerak ikusi daitezke.

Altdorfer jauna igongailutik irtetzen ikusi dut.

Jantokira gosaria hartzen joan beharrean hall hau gurutzatzen hasi da kalerako aterantz.

Orduan kontserjeak deitu nau telefonoz dei bat nuela esanez.

Inork ez zekien ni hemen nengoenik, komisaldegiko poliziek ez ezik.

Beraz, deiak komisaldegikoa izan behar zuen.

Zer egin jakin gabe geratu naiz, alemanaren atzetik irten ala deia atenditu.

Azken hau egitea erabaki dut, elkarrizketa laburtuz, gero kalera irten eta Altdorfer-en atzetik joateko aukera galduko ez nuelakoaren ustetan.

Beraz, telefonora joan naiz.

Nor da? galdetu baina inork ez dit erantzun.

Bigarren aldiz errepikatu dut galdera, ondorio berberarekin.

Orduan, kabinatik irten eta kalera joan naiz.

Minutu pare bat besterik ez dut horretan eman, baina atetik irten ondoren ez dut kalean Altdorfer jauna ikusi.

Inguruetara begiratu eta ez dut pertsonarik ikusi.

Orduan, kotxera joan naiz ibilgailuarekin inguruak azkarrago aztertzeko.

Kotxeak despuzturik zituen aurreko bi gurpilak.

Cartier isildu egin zen. Hori zen dena.

Rollin komisariak Francine-ri begiratu zion: - Nora joan behar zuen gaur goizean Altdorfer jaunak?.

Francine-k desesperazioz begiratu zion: - Ez dakit. - Ez zizun ezer komentatu?.